Eñaut Elorrietaren kantaldirako sarrerak gaur jarriko dira salgai

Maider Arregi 2017ko aza. 13a, 11:42

Eñaut Elorrieta Mikel Markezekin batera

Kantaldia eskainiko du Eñaut Elorrieta musikari ezagunak azaroaren 19an, Torresoroan 18:30ean hasita. Gernikarrak bakarkako saioa egingo du eta bere ibilbideari errepasoa egingo dio kantu ezagunenak aurkeztuz gitarra lagun duela. Sarrerak 10 euroren truke salgai jarriko dira aurrez, azaroaren 13an, astelehena udaletxean eta liburutegian.

Elorrietak, bere mundu ikuskerara gerturatuko dio ikus-entzuleari  kantuak sortu zituen era berean eskainiz: biluzik, munduratu ziren bezala. Gernikan jaio zen Eñaut Elorrieta 1975an. Lugarri folk taldean hasi zuen bere musika ibilbidea. Gayarre musika eskolan musika eta gitarra klasikoko ikasketak egin zituen. Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da urte luzez; bederatzi disko grabatu dituzte elkarrekin.

Sarrerak 10 euroren truke salgai jarriko dira aurrez, azaroaren 13an, astelehena udaletxean eta liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak