Bisita gidatuaz gain, bazkaria eta kontzertua antolatu dute. 10:30ean hasiko da bisita eta bazkal ostea Anari musikariak girotuko du. Izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko da edo 688867020 telefonora deitu. Prezioa helduek: 20 euro eta 6-12 urte arteko gazteek 12. Sei urtetik beherakoendako doan.