Barnekotasuna sakontzeko saioa urrian hasiko da

Maider Arregi 2017ko urriaren 18a

Urriaren 31n abiatuta eta apirilera arte, herritar ororendako Nigan, barnekotasuna sakontzeko saioak bueltan dira Jesus Mari Mataren eskutik. Eremu psiko-emozionala, arreta eta meditazioa landuko dira, besteak beste saioetan.

"Saioari esker, zure burua beste modu batean ikusiko duzu, hobeto ulertuz. Besteak ere hobeto ulertuko dituzu. Zure bizitza gehiago gozatzen lagunduko dizkizuten tresnak ikasiko dituzu erabiltzen. Aita zein ama bezala hobeto lagunduko dituzu zure seme-alabak. Askeago sentituko zara", azaldu du Matak.

Olaranen, hileko azken martitzenetan, 18:30etik 20:00etara izango dira saioak. Dohain da eta interesa dutenek 669 132 900 deitu edo nigan@yahoo.com helbidera mezua idatzi dezakete. Aurten gehiago sakontzeko taldea ere osatuko da gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak