Dantzari txikiak etxeetan hartzeko eskaria egin du Oinarinek

Maider Arregi 2017ko urr. 11a, 10:21

Dantzari txikien eguna ospatuko da domekan, urriaren 22an. Antzuolara 145 ume etorriko dira eta, dantzari horiek bazkaltzera etxeetan hartzeko gonbita egin du Oinarin dantza taldeak.

Izena emateko lekuak: Nerea, Martin okindegia, Itzar Liburu denda eta Xinkona. Azken eguna: urriak 18, eguaztena. Oinarinek, duela bi urte bezala, oraingoan ere herritarren partaidetza eta gurasoen laguntza ezin hobea izatea espero du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak