Aiherra-Antzuola senidetze eguna ospatzeko Lurramako azokara irteera

Maider Arregi 2017ko urr. 25a, 11:18

Lurrama azoka (Argazkia: Iparraldekohitza.eus)

Aurtengo senidetze eguna ez da Aiherran ospatuko, Miarritzen baizik. Bertan egiten den Lurrama Iparraldeko laborantzaren azoka ezagutzeko aukera izango da azaroaren 11n. Bertara joateko izen-ematea zabalik dago jada.

Aurreko urte batzuetan ere Antzuolako edo Aiherrako mugetatik irten, eta bakoitzaren herrian edo inguruan dagoen toki, inguru edo berezitasunak ezagutzeko aukera izan izan dute parte-hatzaileek. Aurten Miarritzen ospatzen den Lurrama Iparraldeko laborantzaren azoka ezagutzeko aukera izango dugu.

Egun osoan hamaika jarduera izango dira bertan: ardiei ilea moztea, gazta egitea, artzain txakurrak, ezti ateratzea, behiak jaistea, umeentzako ikuskizun eta puzgarriak, lehiaketak...

Hauxe da senidetzerako antolatuta dagoen programa:

  • 8:15- Antzuolatik irteera
  • 10:00- Miarritzera iritsi.
  • Azoka ikustea.
  • 14:00- Bazkaria.
  • Bazkal osteko animazioa.
  • 18:30era etxera abiatzea.

Izen-ematea: udaletxean, telefonoz (943 766 246) edo emailez (kultura@antzuola.eus)

Azken eguna: azaroak 3, zapatua, 14:00etan. Udaletxean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak