Gustura barre egiteko
Adarretatik zintzilik komedia bat da. Laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa dela diote egileek. "Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek", diote protagonistek. 40 urte duten bi lagunen krisia du hizpide obrak, umore klabean; 40 urtetik gorako bi lagun –Ane Zabala eta Galder Perez– dira protagonistak.
Halaxe dio antzezlanaren sinopsiak: "Bikoterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez... Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Ume zirela, 1980ko hamarkada Euskal Herrian bete betean jasan zuten. 1990ko hamarkadan gaztetu egin ziren; 2000 efektuari aurre egitea ere lortu zuten. Jogurt hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten; gaur egun sare sozialetan galduta daudela diote".
Hala, barre egiteko aukera aparta domeka arratsaldean Torresoroa aretoan arratsaldeko sei t' erdietatik aurrera.