Elkarretaratzea nagusien eskubideak aldarrikatzeko

Maider Arregi 2017ko ira. 27a, 13:32

Urriaren 1ean, domeka, ospatuko da 'Nagusien Eguna'; baina irailaren 29an, egubakoitza, 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Herriko Plazan.

Landatxope erretiratu elkarteak, elkarretaratzea antolatu du hilaren 29rako, 19:00etatik 19:15era, plazan. "Herritar guztiei zabaltzen diegu deia. Izan ere, pertsona nagusien eskubideak etengabe ari dira urratzen, gehienon bizi-baldintzak gero eta kaxkarragoak dira, pentsioen kaxa hustear dago, bertako dirua estatuko gobernuak bere interes politikorako erabili duelako. Kasu askotan, familien sostengu bakarra gara: bai krisi garai honetan laguntza ekonomikoa ematen diegulako eta, baita ere, umeen zaintza bermatzen dugulako. Gure aktibitate honek, gainera, gobernuen politiken ondorio kaltegarriak arintzen ditu. Pentsio askoren kopuruak ez dira nahikoak bizitza duin bat bermatzeko. Uste dugu ez dela bidezkoa gure bizitza osoan gizartearen ongizateari egin diogun ekarpenaren ondoren tratu hau jasatea. Gizarteko sektore batzuen egoera ere larria dela badakigu: gazteen etorkizun iluna, emakumeek sufritzen duten diskriminazioa... Denak batera egin behar diogu aurre egoera honi", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak