Usabal futbol zelaikoa ez zen partidu erreza izan ordea. Ander Aranak berdinketaren gola egin zuen eta Markel Letek garaipena ekarri zien bigarren gola sartu zuen. "Denboraldi hasiera ona izan da eta ea horrela jarraitzen dugun. Partidu gogorra izan zen Tolosaren aurkakoa, galtzen hasi eta partiduari buelta ematea lortu genuen", kontatu du Ibon Gezalaga AKEko presidenteak. "Tolosaren aurkako lehen partidua gogorra izan bazen Aloñaren aurkakoa ez da gutxiago izango. Kontuan izan behar da Aloña kategoriaz igotzeko faboritoenetakoa dela. Oso talde ona dute".
Lehen partidua irabazita, Antzuola hiru punturekin –beste talde mordoxkarekin, Aloña tartean– lider dago. Bihar, zapatua, Eztalan jokatuko da derbia 16:30ean hasita.