"Lizitazio berria jarriko dugu martxan, berriko prozedura irekiaren bidez. Gauzak normal badoaz, azaroan esleipena eginda eduki beharko genuke. E-goitekeko jendearekin hitz egin dugu, baina, alde bietatik borondate ona egon den arren, ezin izan dugu behin-behineko irtenbide egokirik aurkitu", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak.