'Ilusioz eta gogotsu' hasiko dute kategoria berrian denboraldia

Maider Arregi 2017ko ira. 14a, 09:51

Iker Agirregabiria atezain arrasatearra fitxatu du Antzuola futbol taldeak; bihar jokatuko du lehenengoz UDAko atezain ohiak. Denboraldiko lehen partidua Tolosan, 15:30ean hasiko da Usabal futbol zelaian.

Zapatuan hasiko du denboraldia Antzuolako futbol taldeak. Aurten gainera, mailaz igo ostean,  lehen partidua izango dute erregional preferente gisa. Tolosa izango dute aurkari. Ez dela erraza izango aurreratu du Ibon Gezalaga AKEko presidenteak: "Lehen partidua Tolosan jokatuko dugu eta partidu zaila izango da. Gainera guretzako kategoria berria izanda hasera gogorra izango da". Ilusioa handia dago taldekideen artean eta denboraldia gogotsu hasiko dutela gaineratu du Gezalagak. "Maila berria gogorra izango da, baina ikusiaz jokalariak daukaten gogoa seguru nago denboraldia ondo joango dela. Baina, esaten den bezala partiduz partidu joan behar gara ikusten", azpimarratu du AKEko presidenteak.


Atezain berria
Atezain baten beharra ere bazeukan taldeak; hala, ez dute edonolako fitxaketa egin eta eskarmentudun atezaina ekarri dute Antzuolara: Iker Agirregabiria. "Iaz, Aretxabaletako UDA taldean ibili zen atezain arrasatearra fitxatu dugu. Postu horretan hutsunea geneukan eta beharrezkoa zen fitxaketa hori egitea", azaldu du.  Aipatu hainbat derbi jokatuko direla aurten erregional preferente mailan. Besteak beste, iaz jaitsi zen Aloña Mendi futbol taldea ere izango du-eta aurkari Antzuolak Eztalan eta baita ere Oñatiko Azkoagain futbol zelaian.  Esan bezala, etxetik kanpo, Tolosako Usabal futbol zelaian jokatuko du denboraldiko lehen partidua Antzuolak 15:30ean hasita, zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak