Edurne Uribesalgoren eskulan ikastaroetan izena eman daiteke

Maider Arregi 2017ko ira. 13a, 09:56

Edurne Uribesalgo irakaslearen eskulan ikastaroetan norberak nahi duena egiteko askatasuna edukiko du: Koadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu… Izena emateko azken eguna irailaren 22a da eta udaletxera (943 766 246) edo liburutegira joa behar dute interesa dutenek.

Umeendako zein helduendako

Umeak: (1go mailatik gora): Bi egun aukeran: eguaztena (17:00-18:00) edo eguena (16:45-17:45). Bi txanda egongo dira.  A txanda: irailak 27/28-tik otsailaren 14/15era. B txanda: otsailaren 21/22tik ekainaren 20/21era. Hileko kuota: 12 euro. Umeen talde bakoitzean gehienez bederatzi ume ibiliko dira. Txandaren batean bederatzi ume baino gehiago egonez gero, zozketa egingo da.

 

Helduak: Eguenetan, 14:45-16:30 eta 18:00-19:45. Ikasturte hasiera: irailaren 27an eta bukaera 2018ko ekainaren 21ean. Hileko kuota: 24 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak