Errioxara irteera egingo dute Landatxopekoek

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 5a, 16:49

Irailaren 20an izango da irteera, eta, besteak beste, ardo bodega bat bisitatuko dute bertan. Hilaren 11n eta 12an eman daiteke izena.

Irailaren 20an Errioxako Badaran herrira irteera egingo dute Landatxope erretiratuen elkartekoek.

Egitarauari dagokionean, autobusa goizeko bederatzietan aterako da Antzuolako geltoki nagusitik (08:45ean Antiguan hartzeko aukera ere izango da), eta Errioxara iritsita, lehenik Haro herrian egingo dute hamarretakoa eta denbora pasa, eta horren ostean, David Moreno bodega bisitatuko dute. Bazkaria ere bodegan bertan egingo dute. Arratsaldean, bueltarako bidean, tarteko beste herriren baten geldialdia egiteko ere aprobetxatuko dutela azaldu dute elkartetik.

Irteerara joateko interesa dutenek irailaren 11n edo 12an eman dezakete izena, 16:00etatik 18:00etara bitartean Landatxopen bertan. Ekintzan parte hartzeko 32 euro ordaindu behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak