Irailaren 1etik 8ra Eroski Bidaiak-eko ordezkariak bidaiari buruzko informazio osoa emango diete herriko erretiratuei. Egon daitezkeen zalantzak argitu edo ordainketa noiz eta nola egin behar den azalduko dute egun horietan. Dagoeneko, 40 pertsonek eman dute izena Oportora joateko; 41 izanez gero prezioa merkeagoa izango litzatekeela azaldu dute. Dena den, bilera informatiboa irailaren 5ean, 18:00etan.