Elkartasun festak ukitu senegaldarra eta euskalduna dakar

Argazkiak: Jabi Etxaniz

Elkartasunez bustiko da egubakoitzean Zurrategi plaza, 19:30etik aurrera. Senegaleko Maafe jakia –arroza, berdura eta kakahuetea– dastatzeko aukera izango da. Edateko, aldiz, frappelatte-a.  Baina hemengo baserrietako ohiturak ere presente izango dira Anelkarren festan.

Baina herritarren elkartasuna nagusi den festa honetan, antzuolarren patata tortillak ere izango dira protagonista. Iaz, 30 tortillatik gora jaso zituzten.

Baserritarren ohiturak berreskuratuz

Aurten baina ikuskizun berezia prestatu dute. Hala, gari-jotzea nola egiten den ikusteko aukera izango dute gaur Zurrategira gerturatzen direnek. "Aurten, uztailaren 22an gari-moztea egin genuen. Eta gaurko ikuskizunean azalduko dugu beste fase batzuk nola egiten diren: asauak eta metak nola egin, eta txankete moduan garia nola jotzen den", azaldu du Anelkarreko kide Jabi Etxanizek.

Ohitura hau 1960 arte ohikoak ziren baserri guztietan. 30 minutu inguruko iraupena izango du ikuskizunak. Hemen duzue ikusgai uztailean egindako gari-jotzea:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.