Aiherran batera eta bestera, 'Ikustenda'-k ekoiztutako saioan, gaur

Antzuolarekin senidetutako Baxenafarroako herria ezagutzeko aukera izango da gaur eguena –21:30– Goiena telebistan, Iparrerat saioan. Hiru gidari izango ditu Julen Iriondok: Martinon anaia aihertarrak –Andre, Antzuolarekiko harremanaren sorreran izan zena, eta Panpale– eta Xipri Arbelbide –Aiherra ondokoa, heletarra–, apaiza, kazetari eta idazle gisa egindako lanagatik ere ezaguna.

Herria erakutsiko dute Martinon anaiek eta Xipri Arbelbidek: errota, eliza, aeronautika lantegia...
Elizara izango da aurreneko bisita; hainbat bitxikeria ditu, herri erdian beharrean ertz batean dagoela, adibidez: "Ipuin batek dio hasi zirela herri erdian egiten, baina gauez laminek hona ekartzen zituztela harriak; berriz eraman, eta hurrengo gauean gauza bera: ulertu zuten laminek nahi zutela eliza hemen egitea, eta hemen egin da", dio Xipri Arbelbidek. Belzuntzeko gazteluarena izandako errota eta Lauak lantegia izango dira hizpideetako beste batzuk.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.