Ibon Gezalaga da Antzuola Kirol Elkarteko presidente berria

Zuzendaritza batzordean urtebete egin ostean, Gezalagak izango du AKEren bidea zuzentzeko ardura. Besteak beste, elkartearen zilarrezko ezteietako ospakizunak antolatu eta kudeatu beharko ditu. 2018an 25 urte beteko ditu Antzuola Kirol Elkarteak.

Iazko denboraldiaren kirol balantzea eta balantze ekonomikoa izan dituzte aztergai. Kirol ikuspuntuari dagokionez talde nagusiak maila igo izana albiste pozgarritzat baloratu dute. Ekonomikoki, AKE egonkortuta dagoela azaldu zuten.

Etorkizuneko erronken artean dituzte futbol zelaian aldagela berriak egitea, elkartearen  estruktura teknikoa sendotzea, entrenatzaileen formazioa eta emakumeen futbola indartu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.