Antzuolan amateurrak eta Arrasaten kadeteak, domekan

Xabier Urtzelai 2017ko uzt. 7a, 15:19
Imanol Estevez, 2014ko lasterketan nagusitzen. goiena

Domekan bi lasterketa izango dira Debagoieneko errepideetan jokoan. Goizean jaien barruan egingo dute Antzuolako 72. saria, Peña Ayastui memoriala. Domekan, 16:00etan hasita kadete mailako Arrasate Saria egingo dute.

Peña Ayastui memoriala egingo dute domekan Antzuolan, eta hor ziklistek 130 kilometrotako lasterketa izango dute aurrean. Txirrindulariak 09:30ean hasiko dira lanean, eta Asentzioko eta Deskargako gainak gainditu ostean 13:00ak aldera iritsiko dira helmugara, Antzuolako plazara. Iaz Baque taldeko Txomin Juaristi izan zen plazako zuzenean egindako esprintean azkarrena. 

Arrasate Saria, arratsaldean 

Domeka arratsaldean (16:00etan, garibain) egingo dute Dorletako Amakoen eskutik kadete mailako 2. Arrasate Saria. Ziklistek 65 kilometrotako lasterketa izango dute, eta ibilbidea iazkoaren berdina izango da: Arrasatetik Oñatiraino joango dira lehenengo, eta handik Eskoriatzara. Olandixoko tunela erabilita Aramaiora joango dira, eta Arrasatera bueltan Kanpanzarreruntz hartuko dute, Sara jatetxe parean Epelera jaitsi eta helmugarako bidea hartzeko, Garibaiko zuzenera (17:40). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak