Euria egin arren, giro ederra San Martzialetan

Maider Arregi 2017ko uzt. 3a, 13:46

Aspaldiko San Martzial festa fresko eta bustiena izan bada ere, Antzuolako Lizarraga auzoan ez dute hotzik pasa. Parte-hartze ona izan da eta horrek berotu ditu bazterrak.

San Martzial Egunean ohiturari eutsiz meza nagusiaren ostean  ardoa eta gazta banatu zuten denendako. "Herriko trikitilariek alaitu zuten arratsaldea. Hotza haizea eta euria egiten zuen eta afaria ermita barruan egin zen. Baita mus txapelketa ere. Afaltzen 40 bat lagun. Mus txapelketako irabazleak Xabier Etxezarreta eta Joxue Madariaga bikotea izan zen", kontatu du Ion Gurutz Biteri auzotarrak.

Zapatuan oraindik ere eguraldi motela. Mobimentua arratsaldean hasi zen plater tiraketa txapelketarekin. Plater tiraketako irabazlea Emiliano Sanchez izan zan plato denak botata (15etik 15). Luis Manuel Altube Txanbolinek ere 15 bota zituen baina berdinketa Emilianok irabazi zuen".

Ermita barruan egin zuten txokolatada eta Bilbotik etorritako mimo batek ekitaldia eskaini zuen. Ondoren, 70 lagunek afaria egin zuten eta suzko erruberak ere ez ziren falta izan. Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusek eskaini zuten erromeria.

"Domekan ateri eta tenperatura hobea izan zen. Goizean goizetik Igeldotik etorri zien bi lagunek bildotsak  burduntzian prestatu zituzten. "Lau bildots jan zituzten 50 lagunek. Baina horren aurretik txirrindulari igoera proba, domekako meza eta dantzariak izan ziren protagonista".

Bazkal ostean, erromeria Imuntzo eta Belokirekin; dantza egiteko jende dezente bildu zen San Martzialen atzo, domeka. Eta jaiak amaitzeko brindis berezi bat egin zuten: Chula la mañana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak