Lizarraga auzoko San Martzial jaiak ekintzaz beteta datoz aurtengoan ere. Gaurtik domekara bitartean gustu eta adin guztiendako festa giroa izango da nagusi San Martzial ermitaren bueltan.
Hala, arratsaldean, 18:30ean, emango zaio hasiera festari etxafuegoekin. Ondoren, San Martzial eguneko meza nagusia ospatuko dute. Meza ondoren ohitura den bezala gazta eta ardoa banatuko dira. 21:00etan afaria; ostean, mus txapelketa eta trikiti doinuak izango dira.
Suzko erroberak eta izozkia
Zapatuan ohitura den bezala, herri afaria egingo dute eta ondoren suzko erroberak eta izozkia izango dira protagonista. Aurretik baina, 16:30ean, herriko plater tiraketa egingo da. Umeendako ohe elastikoa eta puzgarria jarriko dira egun osoz. Domekan, herriko txirrindulariek San Martzialera igoera egingo dute, 11:30ean. Meza egingo dute eguerdian eta ondoren, burduntzi bazkaria izango da. Bazkal ostean eta bukaera arte erromeria Imuntzo eta Belokirekin.