Antzuolako produktuen II. Pintxo-poteoa egingo da

Uztailaren 6an, eguena, 19:00etan egingo da herriko hamar taberna-okindegietan Antzuolako produktuen II. Pintxo-poteoa. Ekimenaren helburua garaian garaiko eta bertako produktuek eskaintzen dituzten onurak herritarrei ezagutaraztea dela diote antolatzaileek.

"Pikunietak errapetik ontziratutako gaztak, Bidaurrek zuhaitzetatik mahaira ateratako fruituak, Lapatza eta Irala-torreko barazki sorten aniztasuna, Gorlako larreetatik Irumendiren txahal-haragia… Mox, Larrea, Gorosti, Aitz-garbi, Arin, Martin, Surpe, Ongi-etorri, Gailur eta Koxkor tabernatan banatuko dituzte pintxoak", azaldu du Landa Garapeneko teknikari Miren Oiangurenek.

"Tabernariei esker Antzuolako gastronomia eta produktuen kalitateen bikaintasuna probatzeko aukera paregabea izango dugu. Bide batez baserritarren eta kontsumitzaileen arteko zubiak eraikiz herri bizi eta nekazaritza ingurune iraunkor baten alde lanean ari gara. Eta batez ere herriko dendak lagunduz eta salmenta zuzena bultzatuz, herrian ekonomia zirkularraren alde egina dugun apustuan aurrerapausoak eman nahi ditugu. Pintxo-poteoa trikitilariz eta panderoz alaitua izango denez ilunkara aparta pasatzea espero dugu".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.