Orain dela sei urte inguru berreskuratu zuten Kalebarrengo jaietan danborrada egiteko ohitura; eta halaxe ekin zioten atzo, egubakoitza ere, aurtengo ospakizunei. San Juan bezperako ohitura zaharrei eutsiz, Herriko plazan zuhaitza jarri zuten txistulariek eta dantzariek girotuta.
2 eta 12 urte bitarteko 70 haur eta gazteek gogoz astindu zituzten danborrak kale nagusia zeharkatu ondoren herriko plazan borobildu zuten ibilbidea. Guraso, lagun eta, orokorrean, herritar asko batu zen espaloietan danbor-joleei txalo egin eta argazkiak ateratzeko.
Herriko plazara helduta, San Juan bezperako ekitaldiek hartu zuten lekukoa. Zuhaitza jarri zuten eta haren inguruan egin zuten Oñarin dantza taldekoek soka-dantza. Ondoren, dantzariak, txistulariak eta plazan batutako guztiak elkarrekin joan ziren herriko afariaren aurretik, dantza-poteora.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak