Alardeko lehen entsegu orokorra gaur, plazan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko uztailaren 5a

Gaur, uztailak 5, hilak 12 eta 15ean (Alarde egunean) egingo dira Mairuaren Alarde egunerako entseguak. Gaur, denak batuko dira Herriko Plazan.

Uztailak 5, eguaztena

  • 17:00etan.
    Haurren abesbatza eta Valen, Udaletxean.
  • 18:30ean.
    -Mairuaren musikoak Patxi Olabarriarekin, Torresoroan.
    -Danbor-joleak Tzeitelekin, Udaletxean.
    -Buruzagia, Mairu erregea, Mairuaren guardia, estandarteduna, banderaduna, gastadoreak eta ofiziala Valenekin, Olaranen.
  • 19:30ean.
    Entsegu orokorra: abesbatza, dantzariak, musiko denak, danbor-joleak, fusilero, kanonero, buruzagitza… Denak, Plazan.

Uztailak 12, eguaztena
19:00etan.
Entsegu orokorra: abesbatza, dantzariak, musiko denak, danbor-joleak, fusilero, kanonero, buruzagitza... Denak, plazan.
Ondoren, afari-merienda egingo da.

Uztailak 15, zapatua. ALARDE EGUNA
18:00etan, entsegu orokorra: Denak, eskolako patioan.
19:00etan, ALARDEA: lehenengo herrigunean zehar desfilea; ondoren ekitaldi nagusia, Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak