Baserriek ere azterketa teknikoa egin beharko dute

Eraikuntzen Azterketa Teknikoaren (EAT) berri emango du Suradesak eguenean 18:00etan  Olaranen. Batez ere baserritarrei zuzendutako batzarra izango da aurrerantzean, baserriek ere azterketa egin beharko dutelako.

Bileraren helburua da EAT zer den eta zergatik bete behar duten jakinaraztea. Izan ere, derrigorrez egin beharreko azterketa horien deialdia egin zenean, baserriendako ez zen derrigorra; orain, ordea, urtebete beranduago, legea aldatu egin da, eta baserriek ere egin beharra dute azterketa teknikoa. Horri buruzko informazioa ematea da bileraren helburua eta eguenean 18:00etan batzartuko dira Olaranen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.