AKE eguna futbolean hasi dute gaztetxoek

Maider Arregi 2017ko eka. 10a, 14:48

Giro ederrean eman zaio hasiera AKE egunari. Aurten gainera, lehenengoz antolatu dituzte herriko neska-mutikoen arteko futbol partiduak. Mikel Kerexeta AKEko lehendakariak balorazio positiboa egin du. Izan ere, kirol taldeendako urte ona izateaz gain, aurten posible izan da Antzuolan futbol eskola errealitate izatea.

"60 neska-mutiko inguru dabiltza futbol eskolan eta aurten eurei protagonismo pixka bat emateko antolatu ditugu partidu hauek; futbol eskola bistaratzea gura izan dugu modu honetan", argitu du AKEko presidenteak. "Helburua da taldeak sortzea eta talde-kirola egiteko aukera ematea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak