Iralako kronoigoeran neurtuko dituzte indarrak gaztetxoek

Peña Aiastui txirrindularitza elkarteak antolatuta, etzi, zapatua, Iralako kronoigoera egingo dute, ume eta gaztetxoei zuzenduta. 12:00etan Antiguako ermitatik abiatuta, Irimoegi auzoko Irala baserriraino igo beharko dira bi gurpilen gainean.

Gazteenengan txirrindularitzarekiko zaletasuna pizteko helburua du proba honek. Bada, helburu berarekin eta gaztetxoei zuzenduta ere, datorren asterako Ondarre auzoan bizikleta ginkana antolatu du Peña Aiastuik, eta ekainaren 17rako, berriz, Uzarragako igoera. Txirrindularitzaren bueltako hilabetea izango da, beraz, ekaina.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.