Emakumeen Birak 30. edizioa izango du aurtengoa, eta etapetako bat, hirugarrena zehazki, Antzuolan hasi eta bukatuko da.
Maiatzaren 17tik 21era bitartean izango da aurtengo Emakumeen Bira, Euskal Herriko emakumezkoen profesional mailako txirrindularitza probarik garrantzitsuena. Hala, mundu mailako izarrak bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Hilaren 19an, egubakoitza, iritsiko da Antzuolara. Lehen aldia izango da herriak proba honetako etapa bat jasotzen duena. Beñardo Kortabarria alkateak dio "ilusioz" hartuko dutela lasterketa.; izan ere, hark dioen moduan" herrian badago txirrindularitzarekiko zaletasuna".
"Beste edozein arlotan bezala", kirolean ere emakumea protagonista izateari garrantzia eman dio alkateak. Alde horretatik ere "oso gustura" jaso Udalean etapa herrira ekartzeko aukera.
Etaparen ezaugarriak
15:30etan abiatuko dira txirrindulariak, eta etapa 17:30ak inguruan bukatuko da. Bergarako noranzkoa hartuko dute, eta lehendabizi Eskoriatzaraino joango dira, eta hor buelta hartuko dute, atzera ere Antzuolatik pasatzeko eta Deskargako portuari ekiteko. 77,6 kilometro izango ditu etapak. Handik Legazpi aldera, eta Udanatik Oñatira jaitsiko dira, eta bertatik Antzuolako helmugaraino.