János Szásek zuzendutako Koaderno handia (A nagy füzet) filma emango dute Torresoroan, euskarazko azpitituluekin. David Martin Lucenaren esku egongo da hitzaurrea.
Sinopsia: Bigarren mundu gerrako azken utean, gatazkaren izugarrikeriengatik etsita ama batek bere seme bikiak landara eramango ditu, amonaren etxera. Bi anaiak, eroso bizi zirenak, segituan ohartuko dira helduen munduan bizirauteko modu bakarra sentimendurik ez izaten ikastea dela. Ikusten duten guztia libreta batean apuntatuko dute, "kuaderno handia" izenarekin bataiatuko dutena. Idazteko garaian kode zorrotz bati eutsiko diote: prosa zehatza izango da eta emoziorik gabekoa.
16 urtetik gorakoendako gomendatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.