Udalekuetan izen ematea zabalik

Uztailetik 3tik 13ra bitartean izango dira aurtengo udalekuak, eta aurten ere Aihertarrak etorriko dira azken lau egunetan. Maiatzaren 5era arte apuntatu daitezke neska mutikoak, udaletxean edo online. Udalekuotarako begiraleak hartzeko deialdia ere ireki dute jada, eta epe bera izango du.

Honakoak dira umeen izen emateko baldintzak:

Kuota arrunta: 45 €

Familia ugariek: 30 €

Laguntza ekonomikoen onuradunak edo gurasoak langabezian daudenean: 10 €

Diru sarrera egiteko kontuak:
KUTXABANK: 2095 5023 44 1060024477
EUSKADIKO KUTXA: 3035-0040-13-0400900009

Norbaitek izena eman eta gero, baja ematen badu, ez zaio dirua bueltatuko, begiraleen kopuruan eta udalekuen programazioan gora-beherak eragin ditzakeelako.

Izena emateko:

- Udaletxean. Eskolan banatutako orria eta ordainketa ziurtagiria udaletxean aurkeztuz.
- On line, hemen sakatuta. Izen-ematea on line eginez gero, izen-ematea egin dela esanaz baieztapen mezua jasoko duzu kultura@antzuola.eus helbidetik. Halakorik jaso ezean, izen ematean arazoa izan dela esan nahiko du eta izen-ematea ez dela gauzatu.

Honakoak, berriz, begiraleen izen emateko baldintzak:

  • - Antzuolakoa izatea.
  • - Euskaraz jakitea.
  • - 2017an 18 urte beteta izatea.
  • - Formazio eta errepaso bileran parte hartzea, pisuzko arrazoirik ez badago.

Bilera egunak:

  • - Formazio bilera: maiatzaren 27an, zapatuan, 9:00etatik 13:00etara.
  • - Errepaso bilera: ekainaren azken astean.

Horiez gain, progamazio bilera egingo da: ekainaren 17an, zapatuan, 9:00etatik 13:00etara.

Kontuan hartuko diren irizpideak:

  • - Begirale titulua izatea.
  • - Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea.
  • - Esperientzia izatea.
  • - Herrigitzan parte hartzea.
  • - Berdintasun plana.

Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da baloratuko.

Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • - Eskaera orria beteta. Sakatu hemen, edo udaleko idazkaritzan ere eskuragarri egongo da.
  • - Titulu(ar)en fotokopiak.
  • - Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak.
  • - Natura sexualeko delituen ziurtagiria.

Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko egin beharrekoak:

Bi dokumentuak ondorengo helbidera bidali:
La Gerencia Territorial de Justicia del País Vasco
C/ Elcano 9-7º
48071 - Bilbo

Behin eskaera tramitatuta, mobilera mezu bat bidaliko dizute kode batekin internet bidez ziurtagiria eskuratzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, honatx link-a:
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos

Oharra: Izen ematea udaletxea aurkeztu behar da. Ez da posible eskaera korreo elektronikoz aurkeztea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.