Mendizabal txapelketatik kanpo laga du Olaizolak

Maite Txintxurreta 2017ko api. 22a, 21:47
Mendizabal etsita, gaur arratsaldean Labriten

Buruz burukoan Jose Javier Zabaleta 3-22 menderatuta txapelketa ezin hobeto hasi bazuen ere, Aitor Mendizabal antzuolarrak gaur ezin izan du ezustekoa eman Aimar Olaizolaren aurka. 22-5 galdu du Iruñeko Labriten jokatutako norgehiagokan, eta, horrenbestez, txapelketatik kanpo geratu da.

Mendizabal III.ak onartu du Aimar Olaizola bere "gainetik pasatu" dela. Garaipena lortzea oso nekeza izango zela bazekien arren, maila ona erakusteko asmotan abiatu da Iruñera, baina azkenean ezin izan du gustatuko litzaioken moduan jokatu.

19 tanto egin ditu Olaizolak eta oso ongi jokatu du partidu osoan zehar, bigarren zatian 11-0ko partziala osatzera iritsi delarik. Hala, antzuolarrak ezin izan dio eutsi goizuetarrak jarritako erritmoari, eta aise menderatu du nafarrak.

Horrenbestez, final zortzirenetan agur esan dio Aitor Mendizabalek 2017ko buruz buruko txapelketari. Beñat Rezusta bergararrak, bere aldetik, atzo Victorren aurka irabazita, aurrera jarraitzen du txapelketan, eta egubakoitzean final laurdenetako partidua jokatuko du Jokin Altunaren aurka.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak