Mendizabalek Olaizolaren kontra jokatuko du

Joan den domekan, Eskuz Banakako Pilota Txapelketaren barne, Aitor Mendizabal izan zen garaile Zabaletaren kontra jokatutako partidan. Emaitza oso ona lortu zuen eta horri esker, Olaizolaren kontra jokatuko du oraingo zapatuan.

22-3ko emaitzari esker garaile izatea lortu zuen Mendizabalek domekan Zabaletaren kontra jokatutako pilota partidan. Eta, honetan, egindako lanarekin oso pozik dagoela aitortu du pilotari gazteak. Partidu hartan izandako emaitza onari esker, hurrengo fasean jolastea lortu Mendizabalek, Olaizolaren kontra, hain zuzen. Gutxi falta da bi pilotari hauen arteko partidua ikusteko; izan ere, hilaren 22an, zapatua, izango baita hura Iruñeko Labriten. Eskuz Bananako txapelketaren zortziren partida honi gogotsu helduko dio antzuolarrak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.