Aurrerapauso garrantzitsua Antzuolak, Erregional Preferentera bidean

Eneko Azurmendi 2017ko api. 8a, 19:15
Antzuolako jokalariak, garaipena ospatzen.

Sailkapenean hirugarren kokatuta dagoen Zarautz taldea hartu du Antzuola liderrak Estala futbol zelaian eta partidu gogor eta lehiatu baten ostean, etxekoak nagusitu dira (4-2). Garaipen honekin, igoera oso gertu dute antzuolarrek, hirugarren sailkatua bederatzi puntura utzita –lehenengo biek lortzen dute igoera–.

Partidu garrantzitsua zuen gaur Antzuolak etxean, izan ere, hirugarren sailkatuari abantaila ateratzeko partidua zen, eta halaxe egin dute antzuolarrek.

Partidu hasiera zoro baten ostean, Oxel Apraizek aurretik jarri du Antzuola, seigarren minutuan. Hala ere, hurrengo jokaldian Zarautzek berdintzea lortu du, areaz kanpotik egindako jaurtiketa eder batekin. Josu Larrearen mutilek partiduan sartuta jarraitu dute eta berriz ere aurre hartu dute markagailuan –oraingoan ere Apraiz golegile. Atsedenaldira iritsi aurretik, ordea, kanpotarrek berdintzea lortu dute, jokaldi on batekin.

Atsedenalditik bueltan, etxekoak indartsu atera dira, eta hirugarrenez aurreratu egin da Antzuola, zarauztarrek haien atean sartutako gol bati esker –min 53–. Hamar minutu geroago, Ander Aranak laugarren gola sartu du, partidua erabakita utziz. 

Igoera gertu

Garaipen honekin, esan moduan, aurrerapauso garrantzitsua egin dute antzuolarrek, eta igoera geroz eta gertuago dute. Hamabi puntu daude jokoan –lau partidu geratzen dira– eta hirugarren sailkatuarekiko bederatzi puntuko aldea du Antzuolak. Beraz, ezusteko handirik ezean, Erregional Preferentean arituko dira Larrearen mutilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak