Gipuzkoako pilotaren harrobia Antzuolan

Gipuzkoako eskolarteko pilota txapelketako finalak jokatu dira gaur, apirilak 1, Antzuolako frontoian. Alebin, infantil eta kadete mailetako finalak jokatu dira. "Jendea hurbildu da, giro ona sortuz", adierazi dute antolatzaileek.

Alebin mailan Txinkorta eta Zumaiaren arteko partidua jokatu dute, jokoetara; lehenek irabazi dute, 4-0. Infantil mailan, berriz, Arrasateko pilotarien artean erabaki da txapela: Arrasate 1 taldeko bikoteak 16-13 hartu du mendean Arrasate 2. Eta, amaitzeko, kadete mailan Eibarko eta Elgoibarko pilotariek osatutako bikoteak eraman du txapela, Oñatiko bikotea 18-12 garaituta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.