Egitaraua
- 16:00 Korrika txikia.
- 17:00 Puzgarriak.
- Arratsealdean triki-poteoa.
- 21:30ean afari herrikoia eta korrikaraokea.
Nagusien menua 15 euro eta haurrena 11 euro. Afarirako txartelak Aitz Garbin, Martin okindegian eta liburutegian egongo dira salgai. Domeka, apirilak 2, izango da txartelak erosteko azken eguna.
Bestalde, Iruñeara joan nahi dutenentzako autobusa antolatu da eskualdean; Antzuolako geltokira 09:15ean iritsiko da apirilaren 9an. Izen-ematea Aitz Garbi tabernan izango da, 10 eurotan.
Zozketa
Korrika dela eta produktuz betetako otarra zozketatuko dute; baita herri kilometro bat ere, lekukoa eramanez.