Eskolarteko pilota finalak jokatuko dira zapatuan


Gipuzkoako eskolarteko pilota finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan  zapatuan 16:00etan hasitan. "Gipuzkoako azken fasea bertan jokatuko  da naiz eta Antzuolako ordezkariak final erdietan kanporatuak izan ziren", argitu dute Olalde pilota elkarteko kideek.



Hala ere, izango da pilotakadez disfrutatzeko aukera bailarako pilotari gazteen partiduekin. "Alebin, infantil eta kadete mailatan partidu interesgarriak ikustea espero dugu".  Jarraian jokatuko diren partiduen egitaraua. Alebinak: Txinkorta B (Bidegoian) - ZHE2 (Zumaia); infantilak: Arrasate 2 - Arrasate 1 eta kadete mailan: Eibar-Elgoibar - Oñati 1.


Baina, martxoaren 31, egubakoitza, pilota partida gehiagorekin gozatzekoa aukera izango da 19:30ean. Lau t'erdiko Udaberri txapelketaren baitan, Xabier Jauregik –lehen mailako kadete antzuolarra eta Aloña Mendi klubeko ordezkariak– Zumaiako Ostolazaren aurka jokatuko du partidua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.