Zubia jo zuen kamioia ikertzen ari da Ertzaintza

Maider Arregi 2017ko martxoaren 27a

Hilerrira bidean dagoen zubia zein kamioik jo zuen ikertzen ari da Ertzaintza. Izan ere, errepideetako kamerek grabatu zuten Zumarragatik Antzuolara bitartean egindako ibilbidea. Irudietan kamioi bat azaltzen dela galibo-argiak jotzen jakinarazi dio Ertzaintzak Antzuolako Udalari.

"Momentuz ez dakigu zein den kamioia. Ertzaintza ikertzen ari da. Kamioiak errotulazioa daramala antzeman daitekeela irudietan dio Ertzaintzak baina oraindik ez dutela argitu diote. Irudiak ondo begiratzeko denborarik ez dutela hartu esan digute", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak