Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean kanporatuak

Josu Larrea eta Jabi Iglesias antzuolarrek, Euskal Herrko Mus Txapelketako finala jokatu zuten atzo Anoetan. Ligilla eran jokatuz ekin zioten txapelketari. Lau bikotez osaturiko 32 taldetan banatuta. Guztiek jokatu zuten guztien aurka eta nahiko kostatu bazen ere azkenean hortik 32 bikote sailkatu ziren bigarren fasera. Bazkaldu aurretik azken joko bat burutu zuten eta 16 bikotek egin zuten aurrera. Lehenengo kanporaketa horretan kanpoan gelditu ziren antzuolarrak.

Hala ere, esperientzia oso polita izan dela nabarmendu du jokalari Josu Larreak. "Gosariarekin egin ziguten ongi etorria eta hamaiketako ere eman ziguten. Eguraldia txarra bazen ere, sekulako giroa egon zen".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.