"Giro polita" sortu du futbol taldeak herritarren artean

Maider Arregi 2017ko mar. 24a, 08:00

Lehen postuari eutsi gura badiote, antzuolarrek biharko partidua ere irabazi egin beharko dute Eztalan, etxean.

Pasa den asteburuan, Mutrikuren aurkako partidua, aukera gutxikoa eta gogorra bizi izan zuten antzuolarrek. Baina lider izateari eutsi diote. "Antzuolak lidergoa mantentzen du Billabonarekin berdinduta dago-eta. Zarautz 3. sailkatu da eta gerturatu egin da 3 puntura. Gauzak estu jarri dira eta orain da garra eta indarra erakusteko momentua", azaldu du AKEko Mikel Kerexeta lehendakariak.
Animo aldetik taldea oso ondo dagoela gaineratu du Kerexetak. Izan ere, oso denboraldi ona egiten ari dira. Gainera, "futbolean disfrutatzen" ari dira. "Herrian ere giro polita sortu dute, azken bi urtetan taldeak maila bi aldiz jaitsi duela kontuan izanda ekipoa lehen postuan ikustea eta gainera Antzuolako jokalariekin pozgarria da". Helburua garbia dela dio: igoera lortzea. "Partiduz partidu hauspotzen joan behar den ametsa da. Horretarako bihar, Eztalan Landetxari irabaztea komeni da. Igoera faseko 6. garaipena izango litzateke jarraian". Izan ere,  Eztalan partida denak irabazi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak