"Mendi astean zehar herritarrei mendiaren inguruko eskaintza kulturala eskaini nahi diegu; Arrolak urtean zehar egiten dituen irteeren osagarri da Mendi Astea. Iazko mendi astea oso arrakastatsua izan zen, eta aurtengoan ere bide beretik jotzeko erabakia hartu genuen. Hitzaldiak interesgarriak izango dira. Abentura bizitzeko bi modu ezberdinen isla izango dira", azaldu dute Arrolako kideek.
Egitaraua
- Hilaren 28an, Alex Txikon izango da Olaranen, 19:00etan. Everest, aparteko erronka izan dela azaltzera etorriko da.
- Hilaren 29an, aldiz, Ugaitz Iturbek Tajikistanera egindako bizikleta zeharkaldiak suposatu duen abenturaz jardungo du.
- Eta martxoaren 30ean, Bilboko Mendi Tour jaialdiko hiru film onenak ikusteko aukera izango da: Boys in the Bugs, Incognita Patagonia eta Jean Troillet, Toujours Aventurier.
Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira Torresoroan.