Nola hasi duzu denboraldia?
Hasi berri eta forma hartzen ari naiz. Lasterketa batzuetan igarri dut baina espero helburu dudan erritmoa azkar hartzea eta pixkanaka hobetzea.
Belauneko lesiotik errekuperatuta?
Bai. Iaz, denboraldi bukaerarako emanda nion buelta eta aurten ondo aurkitzen naiz.
Asteburuan (martxoaren 11-12) Lehendakari txapelketako lasterketak izan zenituen. Zer moduz ikusi duzu zeure burua?
Lan egitea tokatu zait; kasu horretan helmugaratzearekin pozik nago. Gainera, gero taldeak ondo erantzuten duela ikusita gustura. Jon Madariagak podiuma egitea lortu genuen eta pozik!.
Non sentitzen zara erosoen?
Beti sentitu naiz goraka eroso; Orain baina, maila altuagoa da eta gehiago kostatzen da. Lasterketa eroa dagoenean momentua apurtzea gustatzen zait.
Giro ona duzue taldean?
Oso gustura nago; giro oso ona dugu. Zuzendari gazteak ditugu eta umore ona dago taldean. Serio jarri behar denean lanerako baina, jartzen gara.
Eta martxoren 26an Gorlako igoera.
Bai. Poza ematen du etxe inguruan lasterketa egitea. Ea nola irteten den.
Lokatzako txirrindularitza eskolan hasia zara.
Eskerrak ematea besterik ez. Asko ikasi nuen. Horrelako talderik gabe ezinezkoa da aurrera egitea. Lokatzan batera ibilitakoekin harreman ona dut eta entrenatzeko ere geratzen gara: Aristi, Arregi...
Helburua?
Apirilerako lasterketa txukunak egitea eta aurreneko taldean sartzea postu batzuk eginez.