Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeen eskubideak egunero aldarrikatzeko

Jokin Guridi 2017ko mar. 9a, 12:25

Antzuolarrek emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte Herriko Plazan egindako elkarretaratzean.

Martxoaren 8a egunero dela aldarrikatu zuten atzo iluntzean Antzuolako Herriko Plazan batu ziren herritarrek. Elkarretaratzean, Olaranen asteburuan zabalduko duten erakusketako argazkiak proiektatu zituzten eta herriko hainbat emakumeren ogibideak gertutik ezagutzeko aukera izan zen.

Berdintasuna, emakumeen eskubideak eta parekidetasuna ez da soilik Martxoaren 8ko kontua. Gizartean eta norbanakoan oraindik ere lan asko egin beharra dagoela dio Gizarte Ongizate zinegotzi Alaitz Igartzabalek: "Egunero jarraitu behar da lanean; eta norberarengandik hasita. Parekidetasuna lortzeko bi dimentsiotan egin behar dugu lan, gizarte mailan eta norbanakoan. Azken honetan, gure pentsamenduak, praktikak eta jarrera sartzen dira jokoan. Gizartea aldatzeko geure burua ere aldatu behar dugu".

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin zerikusia duten ekitaldiek jarraituko dute Antzuolan hurrengo egunetan. Asteburuan herriko emakume langileen argazki erakusketa izango da ikusgai Olaranen eta larunbatean Olatu Morea lasterketan bi kilometro oinez edo lau kilometro korrika eginez parte hartu ahal izango dute antzuolarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak