20 litro txokolate prestatu zuten eta mozorro lehiaketako irabazleak Anparito Arregi eta Maria Luisa Jauregi izan ziren. Bikoteak baserritarren lanaren gaineko antzerkia egin zuten propio ekarritako ortuko produktuekin. Bigarren saria Karmen Egañak ekarritako Karibeko giroarendako izan zen.