Aratusteak 2017

Sanferminak Antzuolara ekarri dituen taldea irabazle mozorro lehiaketan

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 26a, 20:06

Frontoian lagunartean bapo bazkaldu ostean, arratsaldean mozorro jaia egin dute Zurrategin. Lau taldek erakustaldia egin dute, eta entzierroa irudikatu duten lagunena izan da onena, epaimahaiaren iritziz. Horren ostean, txarangaren doinuez lagunduta jarraitu du festak.

Urpekari koadrila izan da plazara euren erakustaldia egitera atera den lehen taldea. Talde jendetsua, gainera, ume eta gurasoz osatuta. La Sirenita pelikulako musikarekin, Antzuolako uretan esploratzera murgildu dira.

Euren ostean, Tenerifetik globo aerostatikoan etorritako hirukotearen hegaldia etorri da.

Hirugarrenak entzierroko korrikalariak izan dira, lehiaketa irabazi dutenak, hain zuzen, ume eta helduez osatutako taldea hori ere. Korrikalariak, zezenak, unaiak, udaltzainak... baita San Fermin bera ere. Korrikalariek hari abestu diote lehenik, eta suziria jaurtitzean, plazan ibili dira zezenak. Zorionez, ez da zauriturik izan.

Bukatzeko, Antzuolako All Blacks errugbi taldea plazaratu da. Talde horren aurkezpen erritua egin dute, eta, epaimahaikideek adierazi duten moduan, "ileak puntan jartzeko modukoa" izan da.

Hala, lehiaketa bukatzean Ermutik etorritako txaranga musika jotzen hasi da, eta kalerik kale ibili dira bazterrak alaitzen.

Erlazionatuak

Mozorro erakustaldia Zurrategin

Maite Txintxurreta 2017 ots 26 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak