Oinarin dantza taldekoak kalean ibili dira lehenik sorgin-dantza egiten, eta ondoren, 12:30ean plazan elkartu dira guztiak ikuskizun nagusirako.
Aratusteetan dantzatu ohi dituzten dantzak plazaratu dituzte bertan: Valcarlos, sorgin dantza, arku dantza desberdinak... Lehenengo umeak atera dira plazara, eta ondoren, berriz, helduak. Bukaeran, aldiz, guztiek batera egin dute dantza, plaza kolorez bete dutelarik.
Aratusteetako pertsonaiak
Dantzariak erakustaldia egiten zebiltzaten bitartean, hartza umeak beldurtzen ibili da inguruan; dena den, zorionez hezitzailea zoan berarekin, eta hark kontrolatu du animalia, inork minik hartu ez zezan. Bitartean, tximinoa ikusleak zirikatzen ibili da, eta dantza egiten ere animatu da.
Ordubete inguru iraun du dantza erakustaldiak, eta ondoren bazkaria egin dute frontoian, arratsaldeko mozorro jairako indarrak batzeko.