Aratusteak 2017

40 dantzarik alaituko dute Aratuste-domekako festa

Maider Arregi 2017ko ots. 24a, 09:45

Aratuste-domekarako dena gertu dute antzuolarrek. Baina gaur, herriko txikienen txanda izango da eta eskolako patioan mozorro jaia egingo dute. Ez dira faltako torradak eta txokolatea. Aurten gainera, bigarrenez egingo da bazkal osteko mozorro jaia domekan.

Aratuste-domekan, 10:00etan irtengo dira dantzariak bi taldetan kalejiran. "Herritar kopuru polita espero dugu Herriko Plazan batzea. Bi taldetan banatuta irtengo gara eta 40 dantzari inguru izango gara", azaldu du Oinarin taldeko Ion Lizarazuk.

Azken entsegua ere egingo dute eta herritarrak animatu gura dituzte Oinari dantza taldekoek: "Bihar, azken entsegua egingo dugu txistulariekin batera. 10:00etan valcarlos eta 11:00etan sorgin dantza. Gonbidapena egiten diegu dantzarako gogoa duten antzuolar guztiei".
12:30ean saio nagusia plazan egingo dute dantzari guztiek elkarrekin. Bertan Aratusteetako dantzak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Herri bazkaria 14:30ean pilotalekuan egingo da.  Eta ondoren,  16:30ean mozorro jaiaz gozatzeko aukera izango da txaranga saioaren laguntzarekin. Mozorro jaian nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia... Talde onenarentzako saria egongo da.

Txikitxoenak gaur
Gaur berriz, eskolako patioan herriko txikienen txanda izango da. Arratsaldean mozorro festa egingo dute. Txokolate beroa eta torradak dastatuko dituzte bertaratzen direnek.


Odol-emaileen diru batzea
Aurten ere, goizean zehar, Antzuolako odol emaileen elkarteko kideek –gastuak estaltzeko– diru batzea egingo dute.


Erretiratuak martitzenean
Landatxopek antolatuta martitzenean, hilak 28, mozorro afari-merienda egingo dute 19:00etan hasita. Gaur izena eman daiteke 16:00etatik 18:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak