AEBetatik Antzuolako eskolako metodologia ezagutzera

Maider Arregi 2017ko ots. 24a, 08:00

Hiru astez egon da Texaseko Melissa Piesche ikaslea Antzuolako Herri Eskola gertutik ezagutzen. Gaur du azken eguna Pieschek eta esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan dela dio.

Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleekin izan da eta elkar asko ikasi dutela dio Melissa Piesche: "AEBetako irakasteko metodologia soilik ezagutzen dut eta beste herrialdetan nola lan egiten den jakiteko interesa neukan, oso gustura egon gara".


"Oso aberasgarria da ingelesa soilik dakien pertsona bat gure artean izatea. Ikasleek berarekin ingelesez soilik komunikatu daitezke-eta. Hasieran lotsati azaldu baziren ere irekitzen joan dira eta beste irakasle bat izango balitz bezala tratatu dute", dio ingeleseko irakasle Laura Pascualek.
"Bere kultura eta hezkuntza  ere ezagutu dugu eta asko ikasi dugu elkarrekin. Guk egiten ditugun gauzak nola egiten dituzten han ere galdetu diegu. Ipuin bat ekarri digu eta bere pertsonaia Flat-ekin bidaiatu dugu", gaineratu du irakasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak