Emakume bat kontratatu gura du Udalak barandak pintatzeko

Maider Arregi 2017ko otsailaren 13a

Antzuolako Udalak emakume bat kontratatuko du hiru hilabeterako, besteak beste herriko barandak pintatzeko. Eskaera Lanbideren bidez egin behar da nahitaez, eta eskaera egiteko epea otsailaren 17an bukatzen da.

Emakumea izan behar du eta, horrez gain, eskola ziurtagiria edo baliokidea ezinbestekoak izango dira, eta, gutxienez, Lehen Hizkuntza eskakizuna. Informazio gehiago behar izanez gero jo udaletxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak