Herrian kirola sustatzeko asmoz antolatu dute, lehenengoz, bizikleta festa. "Kirol hitzarmenen helburuetako bat herrian kirola sustatuko duten ekintzak antolatzea da. Hau kontuan hartuta, Bergarako Lokatza elkartearen iniziatiba bat izen da ekintza hau Antzuolara ekartzea. Elkartea ezagutzera eman eta Antzuolako haurren artean bizikleta mundua sustatzea, alegia", kontatu du Kirol zinegotzi Garazi Larreak.
Bizikleta festa bihar 16:00etan hasiko da eskolako patioan. "Ginkana ezberdinak egongo dira, 2 urtetik gorako haurrentzat. Lokatzakoek, gainera, gaztetxoen tamainara egokitutako errepideko bizikletak ekarriko dituzte, proba ditzaten. Haurrengan txirrindularitza zaletasuna piztea gura dugu". Norberak kaskoa eta motorra edo bizikleta eraman beharko du.
Txirrindularitza sustatu
Bergaran urteak daramatza Lokatza elkarteak bizikleta zaletasuna sustatzeko ekimenak antolatzen. Antzuolan ere gaztetxoei kirol hau ezagutzera ematea du helburu. Baita elkartea bera ere: "Gaztetxoak motibatu daitezen, bailarako txirrindulari profesionalak gonbidatu ditugu. Hala, Eneko Lizarralde bergararra etorriko da. Eta, nola ez, antzuolarra den Mikel Arregi ere bertan izango da. Aritz Kortabarria herritarrak, ordea, Iparraldean lasterketa dauka eta ezingo du parte hartu", azaldu du Lokatzako Jon Unamunok". "Gura dutenek, gainera, Lokatzan izena emateko aukera ere izango dute".
Otsailaren 18an Bergaran egingo dute bizikleta festa.