"Beste edozein urrats eman aurretik, esku artean daukagun informazioa eman eta gaiaren inguruko ahalik eta iritzi gehien jaso nahi dugunez, bilerara etortzeko gonbidapena egin nahi diegu herritarrei". Batzarra bihar, eguena, 18:00etan Torresoroan izango da. Izan ere, Udalak, Zorroztarrieta inguruko lurretan industria gune bat egiteko aukera posible dagoela uste du.