Korrika batzordea abian da eguna ekintzaz janzteko

Maider Arregi 2017ko urt. 23a, 11:53

 Abian da Antzuolako Korrika batzordea. Bigarren batzar irekia otsailaren 1ean egingo da 18:30ean udaletxean herriko eragileen ideiak batzeko asmoz.

"Herriko eragileak identifikatu ditugu eta orain gura duguna da eurekin harremanetan jarri eta euren ideiak batzea eta aztertzea", azaldu du Euskara zinegotzi Jon Ugarteburuk. Izan ere, aurten Korrika  apirilaren 8an, zapatua, 01:00ak inguruan helduko da Antzuolara. Zapatu  goizaldean iritsiko denez, festa giroa indartzea gura du Korrika batzordeak eta "bezperatik afaria edo musika giroa" antolatzea.  


Bergaratik Antzuolara
Martxoaren 30ean, abiatuko da,  Korrika20. Debagoienera apirilaren 8an iritsiko da Korrika. Gauerdian, 00:20 inguruan sartuko da Osintxutik Bergarara; Bergarako irteerara 00:45ean iritsiko da, Antzuolara 01:00etan helduko da eta Deskargara, berriz, 01:30ean. Zumarragatik Goierri alderako bidea hartuko du ostean, eta 11:15ean iritsiko da Udanara berriro Debagoienera sartuz Oñatitik 11:45ean. Arrasateko noranzkoa hartuko du Leintz Gatzagatik irteteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak