Odola emateko aukera eguaztenean

Maider Arregi 2017ko urtarrilaren 20a

Antzuolan odola emateko eguna aldatu egin dute. Hala, eguenetan izan beharrean, eguaztenetara pasa dute eguna. Urtarrilaren 25ean izango da aukera, Olaran etxean, 17:30ean.

"Odola eman gura duenak eguaztenetan eman beharko du aurrerantzean; hiru hilean behin egiten dugu Antzuolan. Hala, urtarrilaren 25ean izango da aukera, Olaran etxean, 17:30ean", azaldu du Begoña Letek, odol emaileen elkarteko kideak. Izan ere, eguenetan Olaranen ekintzak izaten dira eta eguaztenetan aretoa libreago egoten dela esan dute.
Letek gaineratu du Antzuolan jaitsi egin dela azken urteetan odola emateko joera hori, eta gazteei eskatu gura die animatzeko: "Garrantzitsua da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak